XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zumarraga Bergara-ko epai-barrutiko udalerria da, hedaduraz 12 kilometro karratukoa izaki.

Zumarraga, fisikoki, mendiz inguraturiko behegune batean kokatzen da, mendi nagusienak Irimo, Trapaleta, Goitimendi eta Izazpi direlarik.

Zumarraga-ko basoaldea lurraren %-eko 70,43-a da, aintzinako fago, haritz eta gaztainak pinuz ordezkatuta daude.

Zumarraga-ko populazioak beraldiko gorakada jasan du XX mendean, bainan, bereziki, 1.950 urtea ezkeroztik, Orbegozo fabrikaren inguruneak sorturiko mugimendu industrialaz.

1.975 urtean %-eko 34,21-a, soilik, zen jatorriz zumarragarra, %-eko 37,40-a penintsulako beste probintzietakoa izaki.

Populazio-dentsitatea, beraz, Gipuzkoako garaienetakoa da, hots, 7403 kilometro karratu bakoitzeko.

Hona populazioaren taula: 1.900 urtean 2.034 bizilagun, 1.920 urtean 2.086, 1.950 urtean 3.480, 1.960 urtean 6.897, 1.975 urtean, berriz, 12.390.

Azken hamarkadan, ordea, etorkinen itzulbira nabaria da.

Nekazaritzak eta abeltzaintzak, aldiz, langileriaren %-eko 0,4 baino ez du bereganatzen.

Populazioaren gorabehera handi hauek, logikoki, desoreka gaitza sortu dute hizkuntzaren alorrean.

Pedro Irizar-ek 1.971 urtean eginiko inkestan 11.854 bizilagunetatik ez ziren euskaldun 2.200 baino; 1.981 urtean Eusko Jaurlaritzak eginikoan, berriz, euskaldungoaren gorakada nabaria zen, ia bost milakoa zelarik, bainan 2.271 alfabetatu gabeko kontzeptu ilunpean sartzen ziren gehienak.

Zumarraga-ko euskalkia Azpeiti taldekoa da L. Bonaparte-ren sailkapenenan.

Kondairari dagokionez, Zumarraga XIV mendean Urretxu-ri atxikia azaltzen da, bainan mendi, mugarri eta lurren jabetza eutsiz.

Erabaki hori berretsia izaten da 1.386 eta 1.391 urteetan Gaztelako erregeen aldetik.

Gerora, ordea, Zumarraga Segura udalerriari atxikia ikusiko da, gutxienez, 1.411 urte arte.